Lehenengo tratamenduak
Bakanketa entseguarekin aurrera jarraitzen dugu, oraingoan, gure teknikariak kaltzio polisulfuroa aplikatzen ari dira, loreak erretzeko asmoarekin, aurretik aukeratutako barietate eta zuhaitz konkretuetan.

Kaixo bazkideok,
Udaberria hemen dugu eta loraldi bikaina dator aurten!
Honekin batera, Otalarrean bakanketa proiektuko entseguak hasi dira eta gure teknikariak lore begien kontaketan murgilduta daude.
Aldi berean, UPNA-ko (Universidad pública de Navarra) teknikariak, sagar loreen arteko polinizazioa ikertzeko entseguak egiten ari dira . Entseguan, sagarrondoak bere kabuz polinizatzeko gaitasuna aztertzen ari dira, besteak beste, lore multzo jakin batzuk zorroen bidez isolatuz.
Nahiz eta sagarrondoentzat ere urte berezia izan, gure sagastietan badator sagarra. Argazkian ikusi dezkezuen bezala “arjoaren” prezentzia ere badago, nahiz eta aurten tranpatan ez erori.
Aunque éste año también ha sido especial para nuestros manzanos, empieza a verse manzana. Podéis observar en las fotos la presencia de “carpocapsa” en ellos, a pesar de no haber sido vista en las trampas.